1885eko uztailaren 1ean sortu zen Elgoibarko Udalaren Musika Banda. Hau dela eta, 2010ean ospakizun garrantzitsua izango dugu Elgoibarren: Elgoibarko Udal Musika Bandaren 125. urteurrena.

125 urte luze hauetan egoera zail eta goxo ugari bizi izan ditu Musika Bandak.  Urte guzti horiek eta gero, harro esan dezakegu Elgoibarko Musika Bandak ez duela behin ere etsi. Gerra osteko garai ilun haietan banda asko desagertu ziren arren, gureak tinko jarraitzea lortu du gaur egun arte. 125 urte etengabe jardun du musika Elgoibarko txoko guzietara heldu dadin.

125 urteetako ibilbide luze honetan, herriko gertakizun garrantzitsu askoren testigu eta protagonista izan da. Elgoibarko herritar ugari izan dira Bandako partaide, eta  Elgoibarren familia gutxi dira Bandako kideren bat bere barnean izan ez dutenak.

Gaur egun 55 musikarik osatzen dugu Musika Banda. Ilusioz betetako gazteak dira gehienak.

Hilabetean behin Elgoibarko Herriko Antzokian kontzertu bat jotzea da gure eginkizun garrantzitsuena. Horretaz gain, urtean zehar baditugu beste ekintza batzuk ere: kalejirak, bailableak , prozesioak….. Gure helburua nagusia  Elgoibarko herriak musikaz gozatzea da.

2010. urtea Bandaren urtea izatea da gure helburua. Urte guztian zehar Bandaren irudia eta soinua herriko txoko guztietan egotea nahi dugu. Horretarako,  urte guztian zehar burutuko diren ekintza desberdinak prestatzen dihardugu.

2009ko abenduaren 15ean, Elgoibarko Makina Erremintaren Museoan, prentsaurreko bat egin zen, urteurren hontan egingo diren ekitaldien berri emateko. Ekitaldiak hauek izango dira:


Eskubitik ezkerrera: Jesus Mª Astigarraga (Danobateko Lehendakaria), Mikel Irizar (Kutxako ordezkaria), Alfredo Etxeberria (Elgoibarko Alkatea), Jose Antonio Osoro (Elgoibarko Udal Musika Bandaren Zuzendaria), Haritz Solupe ( Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kulturaren Sustapen eta Hedapenerako Zuzendari Nagusia) eta Jose Mª Kortaberria (Elgoibarko Udal Musika Bandaren kidea).


125. urteurreneko ekintzen irudia izango den logotipoa aukeratzeko lehiaketa antolatu genuen.

  • BANDAKO BANDERA BERRIA
  • Elgoibarko Musika Bandaren banderak ehun bat urte ditu. Urrezko eta gainontzeko bordatuak oso ondo mantendu diren arren, ondoko ehuna oso hondatuta dago. Hori dela eta, bandera berria egiten ari gara.

  • WEB ORRIA
  • Gaur egun toki guztietan beharrezkoak diren  teknologia berriak Bandara hurbildu  nahi ditugu. Bandako web orri hau jarri dugu martxan Bertan, 125. urteurreneko ekintzen berri emateaz gain, Bandaren historia, argazkiak, eta gure hileroko kontzertuen berri ematea da gure asmoa.

  • LIBURUA
  • Pello Arrieta Soraiz historiagile elgoibartarrak Elgoibarko Udalaren Musika Bandaren historia jasoko duen liburua idazten dihardu. Liburu honetan, 125 urteotan izan diren zuzendari, musikari eta gertaera desberdinen berri eman nahi dugu.

    Liburua burutu ahal izateko, Gipuzkoa eta Elgoibarko Udal Artxiboetan datu bilketa lanean dihardu momentu honetan. Lan gogor honetarako Bandako jarraitzaile sutsuak ditugun lagunak laguntzen diote Pellori.

  • ERAKUSKETA argazkiak ikusi
  • 2009ko abenduak 18an ireki dugu 125 urte luzen hauek jasotzen dituen erakusketa. 2010eko urtarrilak 5erarte irekita egongo da Elgoibarko Kultur Etxean, goizez 12:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 19:00etatik 21:etara. Bertan argazki zahar eta berriak, dokumentu historikoak, instrumentu zaharrak eta bestelakoak ikusi daitezke.

  • EGUTEGIAK egutegia ikusi
  • 2010rako bi egutegi mota desberdin kaleratu nahi ditugu: bat horman jartzeko egutegia izango da. Egutegi honetan, hilabete bakoitzean, Bandako partaideak herriko hainbat txokotan agertuko dira.  Bigarrena, berriz, eskuko egutegia izango da. Bigarren honetan 125. urteurreneko ekintza guztiak azalduko dira.

  • KONTZERTUAK
  • Urte berezi honetan, Elgoibarko Udal Musika Bandak bere ohiko egitaraua jarraituko du. Hileroko kontzertua eskainiko du Herriko Antzokian. Honez gain, noiz behinka, kanpotik ekarritako goi mailako bandak herrian izatea nahi dugu. Kontzertu hauek Elgoibarko San Bartolome Parrokian izango dira, eta hauek dira izango ditugun taldeak:



  • MAHAINGURUAK

Gaur egungo banden egoera eta arazoak gai moduan hartuta, pare bat mahainguru antolatu nahi dugu. Mahainguru bat kanpoko adituekin antolatuko dugu; bertan, banden oraina eta geroa lantzea da gure asmoa. Bestean, berriz, Elgoibarko Banda izango da gaia nagusia. Bertan, herritarrek eta Elgoibarko Bandaren inguruko lagunek hartuko dute parte.

  • URTEURRENAREN EGUNA (2010KO UZTAILAK 3-4)

    1885ko uztailaren 1ean jo zuen lehen aldiz Elgoibarko Udal Musika Bandak.  Guk ere egun berean kalejira berezia egingo dugu. Hala eta guzti, urteurrenaren ospakizun berezia uztailaren 3 eta 4an burutuko dugu. Egun hauetan  agintariei harrera, gure Bandaren kontzertua eta lagunarteko bazkari berezia  izango ditugu. Ospakizun honetan parte hartzen duten guztiei, Bandaren eta Elgoibarko herriaren izenean oroigarri bat oparitzea da gure asmoa.


    BESTE KOLABORAZIO BATZUK

    SEILU ERAKUSKETA argazkiak ikusi

    Elgoibarko "Altzolatarrren Dorretxea" Seilu Elkarteak, 2010. urteko urtarrilean egin zuen XXX. seilu erakusketan, Elgoibarko Udal Musika Bandaren 125 urteurrena gogoratu zuen. Erakusketa hontarako, urteurrenaren zigilu berezi bat ateraz gain, Musika Bandako zuzendari ohia izan zen Jose Zubiaurre Leyaristi "Balle"ren  oroimenezko seilu berezi bat ere argitaratu zuten.

    LXVII JUAN MUGERZA NAZIOARTEKO KROSA

    2010.eko urtarrilaren 24an ospatu zen Juan Mugerza nazioarteko kroseko antolatzaile den Mintxeta atletismo taldeak, Udal Musika Bandaren zuzendaria den Jose Antonio Osoro Agirreri, urteurrena zoriontzeko, plaka bat eskaini zion.

    IRUÑAKO GAITEROEKIN BATERA KONTZERTUA argazkiak ikusi

    2010.go apirilak 18an, Elgoibarko Udal Musika Bandaren hileroko kontzertua berezia izan zen, bertan Iruñako Gaiteroekin (Jabier Lakunza eta Jose Luis Fraile) batera, hainbat abesti jo zuten, 1991. urtean bi taldeak elkarrekin grabatu zuten diskoa gogoratuz.

    DANBORRADA argazkiak ikusi

    2010.eko maiatzaren 29an, Trinitate jaietan, Elgoibarko Udal Musika Bandak herriko Dandorradan parte hartu zuen.
    Hasieran, Dandorradako zuzendaria den Juan Karlos Arrietak Bandako zuzendariari 125. urteurrena dela eta oroigarri bat eman zion.